XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MIGUEL PREMIN

Aita batek, bere buruari zar iritziz, seme azienari esan zion: - Miguel Premin: ni ta etxeko andrea zartu gathuk eta bizi gerala etxeko andre bat ikusi nai diagu.

Ik, semerik zarrena aizen orrek, ezkondu egin bear duk.

- Norekin? Neskatxarik eztut nik ezagutzen....

- Bedaioko borda batean neska bizkor bat zegok; yoan adi arengana ta esaiok:
- Praiska; nire gurasoak etxekoandre berri bat bear dugula diote.

- ¿Nai al zenuke zerorrek gure etxeko andre izan?.

Semea berealaxe gertatuta aitaren esana betetzera yoan zan.

Neska etzegon ordea etxean, errotara lakariarekin etxekoak bidali baitzuen.

Laster etorriko zela ta etxoiteko esan zioten.

Berak ezetz, artayorrara yoan bear zuelakotz beste batean etorriko zela.

Aitak erristan egin zion etxoin etzuelako.

Andik laster berriz bidali zuen etxekoandre bila.

Bidez zijoala alor batean ikusi zuen Bedaioko neska bera.

Oyu bat egin zion neskatxak: - Aizak mutil, ¿i al aiz lengo batean nere bila etorri intzena?.

Bai, ni naun.

¿Zer esain diet aitari ta amari?.